miércoles, 27 de enero de 2016

Haur guztiak ez dira egoera berean bizi eta hori aipatzekoa iruditzen zaigu blog honetako bost partaideei eta beraz egokia iruditu zaigu albiste hau argitaratzea.

Horregatik Bilboko udalak, haurren egoera hobetzeko haurrak hona ekartzea erabaki dute denboraldi baterako.

“CHERNOBILEKO UMEAK” ELKARTEA FAMILIEN BILA DABIL, UDAN UMEAK HARTZEKO EUSKADIN

“Chernobileko umeak” elkarteak dei egiten die Ukrainako umeak udan hartu nahi dituzten familiei, harremanetan jar daitezen elkartearekin eta hurrengo edizioetan bat egin dezaten kanpainarekin.
Bilbon, 2014ko abuztuaren 7a. “Chernobileko umeak” elkarteak dei egiten die Ukrainako umeak udan hartu nahi dituzten familiei, harremanetan jar daitezen elkartearekin eta hurrengo edizioetan bat egin dezaten kanpainarekin.
Ekainaren 19tik abuztuaren 25era bitartean, 69 umek oporraldi osasungarriak eman dituzte Euskal Herrian.
2015eko udari begira, 22 familia berri behar dira Ukrainako hondamendi nuklearraren ondorioak oraindik jasaten dituzten eta Euskadin aurrenekoz egongo diren 22 ume jasotzeko.

martes, 26 de enero de 2016

Inmakulada ikastetxean zeinu hizkuntza lantzen ari gara eta zenbait ezagutza jaso ditugu. Beraz,
aproposa iruditu zaigu, inor baztertu gabe eta berdintasuna bultzatuz ondorengo bideoa argitaratzea.




Gaurkoan, bideo entretenigarri honekin utziko zaituztegu. Espero dugu gustukoa izatea!!




lunes, 25 de enero de 2016

Opari ederra, jostailuak konpondu eta berrerabiltzea


HorKonpon erreparazio edo konponketarako gune irekia da. Larunbatean urteko lehen saioa egingo du konponketa-tailerrak, eta nahi duten guztiek Easo kaleko 2016 Gunean batu, eta matxuratutako jostailuak konpontzeko aukera izango dute.





Hortaz, gabonetan jasotako opariak edo etxean dituzuen panpin, auto, jolas edo bestelako edozein jostailu konpontzeko gai den edo konpondu nahi duen edonor gonbidatuta dago HorKonponera. “Ez da trebezia berezirik behar, gogoa baizik”, dio HorKonponeko kudeatzaile Aitzol Astigarragak. Tailerrak funtziona dezan baina, jendeak bere jostailuak eraman beharko ditu.



Kaixo eta ongi etorri gure blog-era. Tolosako Inmakulada ikastetxeko bost ikasle gara.

Blog honen bitartez gure proiektuaren berri emango dizuegu. Zuen iritziak ere gustura irakurriko genituzke baita ideia berriak ere.