Opari ederra, jostailuak konpondu eta berrerabiltzea
HorKonpon erreparazio edo konponketarako gune irekia da. Larunbatean urteko lehen saioa egingo du konponketa-tailerrak, eta nahi duten guztiek Easo kaleko 2016 Gunean batu, eta matxuratutako jostailuak konpontzeko aukera izango dute.
Hortaz, gabonetan jasotako opariak edo etxean dituzuen panpin, auto, jolas edo bestelako edozein jostailu konpontzeko gai den edo konpondu nahi duen edonor gonbidatuta dago HorKonponera. “Ez da trebezia berezirik behar, gogoa baizik”, dio HorKonponeko kudeatzaile Aitzol Astigarragak. Tailerrak funtziona dezan baina, jendeak bere jostailuak eraman beharko ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario