Glosarioa

Jolasa:

Jolasa, haurraren berezko bide naturala da giza garapena ahalbidetzen duten hainbat prozesu kognitibo, gorputzarenak, afektuzkoak eta sozialak abian jartzeko. Umeek jolasa behar dute ikasteko.

Jostailuak:


Jostailua jolasteko edo olgetarako erabiltzen den edozein objektu da. Gehienetan, haurren jolaserako objektutzat jotzen bada ere, helduentzako jostailuak ere badaude.Maskota eta beste animalia batzuek ere erabiltzen dituzte jostailuak. Jostailua zentzu hertsian jolaserako propio ekoiztutako objektua den arren, badira gauzak, berez jostailu ez direnak, une jakin batean jostailu moduan erabil daitezkeenak.

Jolas sinbolikoa: 


Umeen jolasetatik nabarmengarriena jolas sinbolikoa dugu. Sei urte arte nagusia da.

Jolas honen bidez, umeak tentsioak eta afektuzko nahiak bideratzen ditu; Piagetek dionez, umeari barruko arazoak konpontzeko, beharrak betetzeko eta errolak aldatzeko balio zaio jolas honek.

Arauzko jolasa:

Lau edo bost urterekin arau batzuk daude, baina 7 urterekin haurren jolas gehienetan azalduko dira. Arauak objektiboak izango dira, bete beharrekoak. Duen heldutasun sozialaren ondorioz gai izango da hauek betetzeko.Jolas hauen bidez antolamendua eskatzen dute eta negoziatu daitezke.Egokiak dira lankidetza jolas hauek. Adin honetan aurreko etapetako jolasak egiten jarraitzen dute baina era konplexuago batean.

Ezaugarriak:Garapen kognitiboa, afektibo, soziala eta psikomotorea ahalbidetzen dute.


Jolas funtzionala:

Haurrak alor guztietan erakusten duen garapen-mailaren arabera agertuko da, hau da, haurrek zer-nolako gaitasunak dituzten.Etapa honetan (0-2 urte)gauzak egitea,mugitzea,erabiltzea, esperimentatzea eta objektuak eta pertsonak aztertzea da jolasa.Eraikuntza-jolasa urtebetetik aurrera agertzen da,gutxi gorabehera,eta sinple-sinplea izan ohi da etapa honetan.

Psikomotrizitatea:

Psikomotrizitatea heziketa metodologia edo teknika zehatz bat baino zerbait gehiago da, heziketaren filosofia da, bizitza ulertzeko eta jokatzeko era berezia.

Afektiboa:

Izakiak izaten dituen eta atseginak edo desatseginak izan daitezkeen afektu-egoera edo emozioak.


Gaitasun motorra:

Gaitasun motorrak ohiturazko eta oinarrizko trebetasun eta abilezien bitartez garatuko dira, hauek direlarik: lasterketak eta ibilketak, bestelako lekualdaketak, jauziak, birak, orekak...


Gaitasun komunikatiboa:

Komunikazio gaitasunahizkuntza komunikaziorako gaitasunakomunikatzeko gaitasuna gizakiek daukaten komunikatzeko ahalmena eta, zentzu hertsiagoan, hizkuntza baten ezaguera eta gizarte-erabilererako gaitasun bat da.


Jolas hezigarria:

Balio hezigarri berezia duen jolasa da. Kontzeptu problematikoa da, jolasa definizioz libertitzea beste helbururik ez duen jarduera baita; beste alde batetik, ordea, jolasari hezigarri izenondoa gehitzea guztiz hutsala da, argi baitago jolasa haurraren garapen intelektual eta psikomotorrean funtsezko jarduera dela, kasu guztietan hezigarria, neurri handiagoan edo txikiagoan bada ere. 


Gaitasuna:
Gaitasuna zerbait egin eta jasotzeko ahalmena da, horren ardura eta ondorioak bereganatzearekin batera.

Irudimena:
Irudimena errealitatetik ikusmen, entzumen eta beste zentzumenen bitartez jasotzen ez diren irudiak eta sentsazioak irudikatzeko ahaleman da. Ikaskuntza eta sormen prozesuan osagai garrantsitsutzat jotzen da.

Sexismoa:
Sexismoagenero-diskriminazioa ere deitua, ideologiaaurreiritzi edo estereotipoetan oinarrituta gizonak eta emakumeak modu bereizian tratatzeko diskriminaziozko jarrera eta jokabidea da, gizarte edo kultura bateko genero-roletan agertzen dena. Termino gaitzesgarria da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario