1. Jostailua
Gaur egun, psikologia, pedagogia, soziologia eta industria arduratu egiten dira jostailuen izaeraz, ezaugarriez eta haurren jolasaldietako beharretara egokitzeaz.
Beharbada, alde batetik, jolasak eta jostailuak gaurko gizartean garrantzia hartzearekin batera gertatu da jarrera-aldaketa hori.
1.2 Zer da jostailua?
Informazio desberdina arakatu ostean eta hainbat autoreren hitzak eta definizioak irakurri ostean jostailuaren definizio bezala ondokoa jarri dugu: jolaserako berez nahikoa den elementu bat da jostailua.
1.3 Jostailuaren funtzioa
Erabilerak soilik ematen dio jostailuari bere behin betiko izaera; jostailu gisa asmatutako objektua eta beste helburu baterako erabiltzen dena, ez jolasteko, ez da jostailua.
Jostailua jolasteko objektutzat ikusi behar da, gaitasunak garatzen dituena eta sormena eta irudimena sustatzen dituena beti eta jolasa bera aberasten duena.
1.4 Jostailuek betebeharreko irizpideak
Gaur egun, esan beharra dago, sentsibilizazio maila handia dagoela giza eskubideen inguruan eta are gehiago haurren eskubideen inguruan. Honen ondorioz, logikoa den bezala, merkatura atera aurretik, jostailuek irizpide batzuk bete behar dituzte egokitasunari, kalitateari eta segurtasunari dagokionez, beti ere kontsumitzaileen eskubideak errespetatuz.
Irizpide eta ezaugarri hauek bete behar dituzte:
- Kalitate materiala
-
Kalitate hezitzailea
- Kalitate formala
JOSTAILUAK AUKERATZEKO GOMENDIOAK
- Jostailuak erakargarriak izan behar dira, behin baino gehiagotan erabiltzeko modukoak, arruntenak dibertigarrienak izan ohi dira.
- Irudimena eta sormena garatzen lagundu behar dute.
- Jostailua, umearen adin eta gustuetara egokituko da.
- Ziurra izan behar da.
- Estereotipo sexistak finkatzeko ez da erabilia izan behar.
- Denek erabili ahal dituzte inolako bereizketarik gabe, eta bien artean erabiltzen badituzte kooperazio eta berdintasun baloreak barneratuko dituzte.
- Sexu, etnia eta kulturen arteko desberdintasunak errespetatzen lagunduko du.
- Ez du indarkeriazko portaerarik bultzatuko, kontrakoa baizik, gizarte baloreak eta pertsonalak bultzatzen lagunduko du.
- Publizitateak inoiz ez du eraginik izan behar norberarengan. . Jostailua tresna bat da bakarrik, garrantzitsuena jolasa da.
1.- Haurraren adinerako eta gaitasunerako jostailu egokiak.
Jostailu bat behar baino lehenago ematea kaltegarria da, baita behar baino beranduago ematea ere. Jostailuak haurraren gaitasun sentsomotore, kognitibo, afektibo eta sozialetarako egokia izan behar du.
2.- Haurraren ekintzak, irudimena eta gaitasuna sustatzen duten jostailuak.
Jostailu perfektuegia protagonista bihurtzen da, pasibotasuna bultzatzen du eta sormena ito egiten du. Jostailuak parte hartzeko, erronkarako eta aurkikuntzarako aukera eman behar du eta zera estimulatu: adimen-gaitasunak, abileziak eta emozio eta fantasien adierazpena.
3.- Jostailu ezberdinak konbinatu.
- Egituraturik ez dauden jolas-materialak, jostailu sinbolikoak, errepresentaziozkoak eta jolas didaktikoak: Erabilgarria da haurrei egituraketa maila txikia duten jostailuak eskaintzea (jolas ezberdinetarako erabil daitezkeenak).
- Jostailu hauskaitzak eta iraunkorrak/aldizkakoak, galkorragoak: Garrantzitsua da denbora luze batez tratu gogorra jasan ditzaketen jostailuak izatea. Haurraren munduaren zati bihurtu den jostailua apurtzen denean, haurrek sufritu egiten dute eta beraz, irautea komeni da.
4.- Jendarteko elkarrekintza eta batez ere, elkarrekintza kooperatiboa sustatuko duten jostailuak, haurrari bere kasa jolasteko aukera emango dietenekin konbinatu:
Jolasa komunikazio tresna garrantzitsua da, beraz, beste pertsonekin elkarrekintza sustatuko dutenak positiboak izango dira haurren garapenerako. Bakarkako jolasek ere garrantzia dute, beste testuinguru batean adierazi ezin dituen fantasiak azaleratzeko aukera ematen diotelako.
5.- Jostailu anitzak sexu bietan, rol sexistak tipifikatzen ez dituztenak eta jarrera bortitzak bultzatzen ez dituztenak (jostailu belikoak):
Helduok, gehienetan, neska eta mutilen arteko jolasak bereizi egiten ditugu, sexu bien arteko mugak eraikiz.
Zenbait ikerketaren arabera, neskatoak diziplinatuagoak dira, jolas lasaiagoak aukeratzen dituzte, ekintza sedentarioagoak, antzezpen-jolasak, imitaziozkoak, margotzea gustuko dute eta balentria-jolasekiko interes gutxi erakusten dute.
BESTE HAINBAT OHAR:
- Produktuaren erabilerari buruzko oharrak, eta, hala bada, erabiltzeko adin-mugak. Jostailu oso txikiak badira, adierazi behar dute ez direla egokiak 3 urtetik beherako haurrentzat, eta azaldu, zergatik.
- Elektrikoki funtzionatzen duten jostailuak: gehienezko potentzia, zer elikatze-tentsio behar duten eta zenbat energia kontsumitzen duten azaldu behar dute.
- Kometak eta jostailu hegalariak: linea elektrikoetatik gertu ezin dela horiekin jolastu adierazi behar dute.
- Babes-ekipoak direla diruditen jostailuek, hala nola kaskoek, betaurrekoek eta maskarek: istripua izanez gero ez dutela babesten adierazi behar dute.
- Uretako jostailuak: Haurra zutik egoteko gai denean eta pertsona heldu baten begiradapean dagoenean bakarrik erabili behar direla uretan adierazi behar dute. Produktu puzgarriek, flotagailuak ez badira, ezin direla flotagailu bezala erabili adierazi behar dute.
- Irristailu eta patinetak: babes-ekipo egokia jantzita erabili behar direla adierazi behar dute.
- Esperimentu kimikoak egiteko jostailuak: 10 urtetik gorako neska-mutilentzat direla adierazi behar dute, eta, halaber, ohartarazi substantzia arriskutsuak dituztela.
- O eta 6 hilabete bitarte:
Sehaskako mugikorrak
Oihalezko alfonbrak haurrarentzako jarduerekin
Koloretako txintxirrinak
Gomazko panpinak
Kolore kontraste handiko eta ehundura desberdinetako jostailuak
Soinua ateratzen duten gauzak
Hozka egiteko objektuak
Oihalezko alfonbrak haurrarentzako jarduerekin
Koloretako txintxirrinak
Gomazko panpinak
Kolore kontraste handiko eta ehundura desberdinetako jostailuak
Soinua ateratzen duten gauzak
Hozka egiteko objektuak
- 7 eta 12 hilabete bitarte
Tente-potenteak
Itzuliak ematen dituzten objektuak: pilotak, ahokatze joko errazak...
Trapuzko panpinak
Jostailuak uretarako
Taka-takak eta zabuak
Kolore kontrastea dutenak
- 13 eta 18 hitabete bitarte
Trapuzko, gomazko edo felpazko panpinak.
Hiru edo lau gurpileko bizikletak eta auto txikiak
Ehundura desberdinak eta kolore kontrasteak dituzten jostailuak
Jarduera zentroak..
Ahokatzeko eta multzokatzeko eraikuntzak eta kuboak.
Hiru edo lau gurpileko bizikletak eta auto txikiak
Ehundura desberdinak eta kolore kontrasteak dituzten jostailuak
Jarduera zentroak..
Ahokatzeko eta multzokatzeko eraikuntzak eta kuboak.
- 19 eta 24 hilabete bitarte

Adierazpenekoak: arbelak, pinturak, musikalak.
Panpinak, animaliatxoak.
- 2 eta 3 urte bitarte
Trizikloak, autoak, palak, kuboak, eraikuntzak, puzzleak.
Musika tresnak, plastilina, pinturak.
Panpinak, jantziak, sehaskak, auto txikiak, aulkitxoak, jostailuzko telefonoak.
Musika tresnak, plastilina, pinturak.
Panpinak, jantziak, sehaskak, auto txikiak, aulkitxoak, jostailuzko telefonoak.
- 3 eta 5 urte bitarte
Patinak, trizikloak, bizikletak, kamioiak.
Panpinak akzesorioekin edo artikulatuta, mozorroak, panpina-etxeak.
Puzzleak, mekanoak.
Lehen mahai-jokoak.
Arbelak, magnetofonoak, ipuinak, txotxongiloak.

Puzzleak, mekanoak.
Lehen mahai-jokoak.
Arbelak, magnetofonoak, ipuinak, txotxongiloak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario