Material baliagarria

Materialei dagokionez hainbat gauza izan behar ditugu kontuan, besteak beste honako hauek:

  • Lehendabizi haurraren erabileraren aurrean erresistentzia izan beharko dute ahal den neurrian, edozein kolpez erraz suntsi daitekeen pieza sofistikaturik gabekoak.
  • Ondoren hezitzaileak begiratu egin beharko da haurrari zauriak eragiteko moduko ertz zorrotzik baduen edo agertu dakiokeen.
  • Jarraian piezen neurriak haurraren adinari egokitutakoak diren begiratu beharko dira, hau da, piezak txikiak ezin dira egon, eta jostailuak ezin dira askatuta egon, irensteko arriskua dagoelako adin horretan.
  • Higienea oso garrantzitsua da, materia ezin da zikina egon, hau da material garbia izan behar da erraz garbitu ahal izan behar dena, horrela ez dira toxikoak izango haurrek ahora eramaten badute ere.


Hau guztia esanda esan dezakegu jostailuak seguruak izan behar dutela eta ezin izan direla haurrentzako arrisku bat
Jarraian psikomotrizitateko materialei buruz hitz egingo dugu. Hasteko psikomotrizitate saioa gela batean kokatuta egongo da.  Material egokiak dira espazioa esperimentatzeko, era askotako formak eta egiturak aurkituko dituzte, horretarako materiala da egokia. Honako gauzak aurkituko dituzte forma eta azalera askotako pilotak, paperak, oihalak, goma aparreko makilak, bloke handiak, plastikozko tutuak, puxikak…

Beste puntu bat gelako materialak dira. Haurrek gela sartzen direnean mota ezberdinetako materialak aurki ditzakete. Batetik material biguna izan daiteke plastikozko pilotak, globoak, liburuak.... Material gogorrak ordez kotxea, motoak, edozein animali… Haurrek normalean gehien gustatzen zaien objektua artzen dute.



Baita ere ipuinak, hezitzaileak ipuin bat artu eta kontatu egiten du, haurrak koltxonetan eserita daude bitartean.

Kasu batzuetan gela batzuk mahai bat izaten dute non bertan haurrek bazkaldu egiten dute, horretarako honako materialak izaten dituzte:
1. Ahulki txiki bat
2. Baberoa eta ez zikintzeko bata bat
3. Goilarak eta platera












No hay comentarios:

Publicar un comentario