1. Jolasa
Zer da jolasa?
Jolasa, haurraren berezko bide naturala da giza garapena ahalbidetzen duten hainbat prozesu kognitibo, gorputzarenak, afektuzkoak eta sozialak abian jartzeko. Umeek jolasa behar dute ikasteko.
2. Definizioak
Jolasa jolastearen ekintza da, hau da, jolasteko balio duten jarduerak. Jolasaren helburua ondo pasatzea da.
- RÜSSEL: Plazer sortzaile jarduera da, bere balioa bere baitan dago, eta ez beretik kanpo.
- HUIZINGA: Borondatezko ekintza da, aurrez ezarritako denbora eta lekuaren arteko esparruan ematen dena. Askatasunaz onartu, baina itsu-itsuan jarraitu eta helburu diren arau batzuk ere betetzen dira. Gainera, honetan alaitasuna eta tentsioa batera daude, baita ohiko bizitzan ez garena izatearen kontzientzia ere.
- MIRANDA: Jolasa borondatezko ekintza da. Gizartean baloratuta dago, energi fisikoa nahiz psikikoa bideratzeko balio du. Inkontzientea atera eta nortasuna baieztatzeko tresna da.
- VICENTE NAVARRO: Jolasa aisialdirako ekintza naturala da, zalantzazkoa eta gizarte baten kulturan parte-hartzen duena.
- BLANCHARD, K., CHESKA, A.: Jolasa biologiarekin zein kulturarekin zerikusia duen portaera da.
- ZAPATA: Haurren jolasa adierazkortasunaren bidea da, ezagupenaren tresna, sozializazioaren alderdia, afektibitatearen erreguladorea eta konpensatzailea, mugimenduzko egituren garapenaren tresna baliagarri bat da. pertsonalitatea baieztatzeko, antolatzeko eta garatzeko modurik aproposena”.
3. Jolasaren bitartez haurrarengan garatzen diren eremuak:
Eremu psikomotorra
Behaketaren bidez ikusten da haur txikiak, oso txikitatik, mugimendu-jolasak egiten dituela behin eta berriz eta nahi gabe, eta, ondo pasatzen duela, gainera.
Eremu kognitiboa
Gaur egun, zaila da garapen kognitiboaz eta pentsamenduaren eraikuntzaz hitz egitea bi ikuspegi teorikoak laburbildu gabe: bata piagetarra da, indibidualistagoa, pertsona baita bere garapen kognitiboaren aktore nagusia; bestea vygotskiarra da, eta testuinguru sozialari ematen dio lehentasuna.
Eremu afektiboa
Afektua pertsonaren bizitza osoan da ezinbestekoa garatzeko eta oreka emozionala izateko, baina afektu falta haurtzaroan izanez gero, erabatekoa izan gabe ere, oso ondorio negatiboak egon daitezke haurraren etorkizuneko nortasunean.
Eremu soziala
Sozializazioa prozesu bat da, eta, haren bidez, norbanakoek, besteekiko elkarreraginean, pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko moduak garatzen dituzte, funtsezkoak baitira gizartean eraginkortasunez parte hartzeko.
Lehen
zikloaren (0-3) ezaugarri nagusia umeen
funtsezko beharrekin (elikadura, higienea eta atsedena) zerikusia duten
eskaerak berehala betetzea da, baita umeak autonomia lortzeko ematen dituen
lehen urratsetan laguntzea ere. Autonomia hori, hain zuzen, lehen urtean izaten
duen menpekotasun totalari kontrajarririk dagoke.
Ziklo honetan, bereziki, honi eskainiko zaio arreta:
- Mugimenduaren garapenari, gorputzaren kontrolari,
- Komunikazioaren eta ahozko hizkuntzaren aurreneko adierazpenei
- Bizikidetzarako zein gizarte harremanetarako oinarrizko arauei eskainiko zaie arreta.
Bigarren
zikloaren (3-6) ezaugarri garrantzitsuenak
ohiturak eskuratzeko autonomia nabaria eta ahozko lengoaiaren menperaketa
mailakatua dira.
Ziklo honetan, komunikazio-lengoaia
desberdinak emango zaizkio haurrari, ingurunearen ezaugarri fisiko eta
sozialak bermatuko dizkiogu, bere buruari buruzko irudi positiboa eta
orekatua eginaraziko diogu. Azkenik, oinarrizko autonomia pertsonala
ahalbidetuko dioten funtsezko portaera eta ohiturak erakutsiko dizkiogu.
4. JOLASAREN FUNTZIOAK
Jolasak dibertitzeko balio du. Jokoa, serioagoa da eta arauak finkatuagoak ditu. Psikologoak eta pedagogoak ados egon ohi dira gai honetan: haurtzaroan ekintzarik garrantzitsuena
jolasa dela. Umeak jolasten duten bitartean, haien bizitzaren sentimenduak islatzen dituzte. Adibidez, emozioa, alaitasuna, kuriositatea... Beste aldetik, ekintzak berak eragin izugarria izaten du haur garapenaren esparru guztietan, psikomotorean, kognitiboan, afektiboan eta sozialean.
Eremu hauek banan-banan hartuko dira kontuan.
5. EREMU MOTORREKO GAITASUNAK
Fisiko-motoreak:
- Oinarrizko trebetasunak: desplazamenduak, jauziak, birak, jasoaldiak, jaurtiketak, punpa eta erabilerak.
- Gaitasun fisikoak: indarra, malgutasuna, erresistentzia eta abiadura.
Pertzepziozko gaitasun motoreak:
- Antzemateko ahalmenak: inguruaz ohartzea (espazio, denbora), norberaren mugimendua eta gorputzaz ohartzea (gorputz eskema).
- Koordinazio ahalmenak: koordinazio dinamika orokorra, bisomotorea eta oreka.
- Soziomotoreak: besteekiko harremanak, rolak...
- Funtzio anatomiko-funtzionala eta higienikoa: jolas ekintzak egoera fisikorako eta osasunerako ondorio onak ekartzen ditu, prebentzioan batez ere, arnas kardiobaskular, gihar eta hezur sistema martxan ipintzen dituelako.
- Konpentsaziozko funtzioa: Gaur egun gizarteak jolasaldiak eta jolastokiak murriztu egin ditu. Haurrek kalean jolasteko lekurik ez dute, baina mugimendurik eza konpentsatzeko eraikin aproposak prestatu dituzte: polikiroldegiak, parkeak...
Eremu kognoszitiboaren gaitasunak
Ezagutza funtzioa: Jolasa da gizartearen oinarrizko baliabide kognoszitibo nagusietako
bat. Baliabide horrek nork bere burua hobeto ezagutzen, bizimaila eta osasuna hobetzen eta ingurua
aztertzen eta antolatzen laguntzen du.
Eremu afektiboko gaitasunak
Funtzio agonistikoa: Jolasaren bidez umeak bere abileziak erakusten ditu, norgehiagoka aritzen
da eta zailtasunak gainditzen ditu bere autokontzeptua sendotzeko eta bere mugak probatzeko.
Funtzio hedonista: jolasa, kasu gehienetan, alaitasun eta plazeraren iturria da.
18 Jolasaren oinarri teorikoak eta umeen jolasak
Funtzio katartikoa: umeak jolastu bitartean tentsioak askatzen ditu.
Funtzio sinbolikoa: umeak barruan duen fantasiazko mundua islatzen du.
Eremu komunikatiboko gaitasunak
Funtzio estetiko-komunikatiboa: Ekintza ludikoak mugimenduaren funtzio komunikatiboak
hobetzea du helburua. Horrek besteekiko harremanak hobetzen ditu, gaitasun motorea erlazio bidetzat
hartzen du eta.
Gizartearen eremu-gaitasunak
Harreman-funtzioak: batez ere taldekako jolasek sortzen dituzten egoerek arauak, talde estrategiak
eta gizartean edo taldean jarduteko bideak ipintzea eskatzen dute.
Funtzio hauek guztiak direla eta, esan dezakegu jolasa eta umearen irakaskuntza eta garapena
elkarrekin doazela.
6. JOLASAREN ERABILERAK
- Barrutiko jolasa, jolastea jolasteagatik, helburua ekintza bera da.
- Kanpotiko jolasa, jolastea beste helburu batzuen bila, beste jarduera batzuk prestatzeko edota lantzeko.
Jolasaren erabilerak hiru esparru desberdinetan aztertuko ditugu:
Psikologiaren esparruaren barruan:
Nahiz eta XX. mende osoan psikologian oso erabilia izan, beharbada 60.eko hamarkadatik
hona jolasa bide bat izan da beste gauza batzuk lortzeko:
- Terapia metodotzat hartuta (ludoterapia).
- Diagnostiko metodoa.
- Talde dinamika legez (enpresetan, kirol taldeetan...).
- Ezagupen metodoa.
Olgetarako esparruaren barruan:
Astialdiak gero eta luzeagoak dira, eta denbora hori betetzeko aukeraren bat
ekintza ludikoa da. Helduok haurtzaroko ohiturak berreskuratzen ditugu, baina moldaketa baJolasaren
oinarri teorikoak 19
tzuekin. Jolasteak eguneroko errealitatetik ateratzen gaitu eta beste mundu atsedengarri eta magikoagoan
sartu.
Irakaskuntzaren esparruaren barruan
Badakigu heziketa-ikasketa prozesuan jolasaren balioa izugarria dela, pertsonaren
osotasunezko garapena hobetzen baitu.
Betidanik kalea izan da jolaslekurik garrantzitsuena, haurrek bertan bait dituzte sormena lantzeko material hoberenak.
Jolasa
galtze prozesuan dago umeak gero eta gutxiago jolasteaz gain, sormenezkoetan ahulagok
dira, nahiago baitituzte errepikapen jolasak, imitapen, eraikin eta taldekatzeko jolasak baino. Irakaskuntzaren bitartez berreskura daitezke galdutako jolasak.
Jolasari garrantzirik handiena Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ematen
zaio, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan inportantea izan arren. Laburbilduz
esan dezakegu:
- 10 urte arte jolasa ekintzarik garrantzitsuena da.
- 10 urtetik 16 urte arte jolasa ekintza beharrezkoa da.
- 16 urtetik aurrera jolasa ekintza komeni da.
7. JOLASAREN SAILKAPENA
Luzeegia litzateke
jolas mota guztiak aztertzea, sailkatzeko irizpideak ugari direlako:
- Mugimendu motaren arabera.
- Zailtasunaren arabera.
- Gorputzaren garapenaren arabera.
- Gehiago edo gutxiago zuzenduak izatearen arabera.
- Materiala, lekua edo urtaroaren arabera.
- Lortzeko helburuaren arabera.
Aurrekoen arabera honako jolas motak daude:
- Natura edo uretako jolasak.
- Aurrekirol jokoak.
- Jolas eraldatuak.
- Joko tradizionala.
- Herri jokoak.
- Adierazkortasun jolasak.
- Erritmo jolasak.
- 3. adinerako jolasak.
- Umeen jolasak.
- Animazio jolasak.
- Jolas alternatiboak.
- Jolas handiak.
8. ADIN BAKOITZERAKO JOLASAK
- 0-2 Urteko haurrentzako jolasak
Soinua duten mugikorrak, txintxarriak, txupeteak, haginkariak, forma eta kolore desberdineko lanparak, mantak, pilota handiak, trapuzko panpinak, panpinekin jolasteko akzesorio simpleak, ipuinak dituzten plastikozko edo kartoizko liburu-jolasak,…
- 2-3 Urteko haurrentzako jolasak
Trizikloak, autoak, palak, kuboak, pieza handiko eraikuntzak, pieza handidun puzzleak (12ra artekoak), arbelak, margoak,musika-tresnak, bainurako jolasak…
- 3-6 Urteko haurrentzako jolasak
Trizikloak edota gurpil txikiak dituzten bizikletak, autoak, patinak, adin honetara egokitutako eraikuntza eta puzzleak, arotz baten tresneria, panpin txiki artikulatuak, mahai jolasak, kartak, ordenagailurako joku hezigarriak , bildumak, liburuak…
- 6-10 Urteko haurrentzako jolasak
Bizikletak, autoak, patinak, pilotak, sokak, uztaiak, ehungailuak, panpinak, sukaldetxoak, txontxongiloak, makillajeak, mozorroak, esperimentuak, kromoak,musika tresnak, mahai jokoak, kartak, ipuinak, liburuak…
- 10 Urtetik gorako haurrentzako jolasak
300 piezara arteko puzzleak, zurezko, plastikozko edota material magnetikozko eraikuntzak, esperimentu
zientifiko sinpleak, muntaia mekaniko edo elektrikoak, modelismoarekin zerikusia duten jolas
errezak, berbategi eta hizkuntza jolasak, futbolinak edo kirol jolasak, oro har; bideojokoak eta batez ere,
trebetasun higiarazlea garatzen duten jolasak, berbategi eta hizkuntza, matematika eta ezagupenari
buruzko testak... Aldi honetan, aditasun berezia jarri behar dugu bideojokoetan, bertan estereotipo
sexistak agertzen baitira.
9. JOLAS ETA IPUIN SEXISTEN HELBURUAK:
10. JOLAS ETA IPUIN EZ SEXISTEN HELBURUAK:9. JOLAS ETA IPUIN SEXISTEN HELBURUAK:
- Gizona edo emakumea izaten irakastea.
- Genero desberdintasunak markatzea.
- Heldu eta haurren arteko harremanak, generoaren arabera bideratzea.
- Harremanak sexuaren arabera markatzea.
- Gaur egungo zatiketa birproduzitzea.
- Sexuari loturiko genero rolak ez errepikatzea.
- Pertsona moduan, gaitasun anitzak bultzatuz, osotasunez garatzen laguntzea.
- Estereotipo sexista eta indarkeriaren transmizioa saihestea.
- Eredu zabal eta ez itxietan jolasteko aukera ematea.
- Bizitzarako eredu berri bat bultzatzea ,parekidetasunean oinarrituta.
11. JOLAS MOTAK:
Jolasen barruan ere mota desberdinak aurki ditzakegu. Hona hemen jolas mota batzuk:
- Ezagutza jolasak -Jolas kooperatiboak
- Ur jolasak -Kirol jolasak
- Gaubelak -Jolas lehiakorrak
- Natur jolasak -Kantu jolasak
- Jolas konszienteak -Txantxa jolasak
-Jolas erraldoiak -Esnatze jolasak
-Pista jolasak -Jolas herrikoiak
-Adierazpen jolasak -Jolas luzeak
No hay comentarios:
Publicar un comentario